ITZULPENA

HIZKUNTZA GUZTIETAN KOMUNIKATU

EZABATU MUGAK

Hizkuntza desberdinak elkartzen diren ekitaldietarako irtenbiderik onena eskaintzen dizugu. Zure mezua entzuleengana ezin hobeto iristea da helburua, eta Bengoa Audiovisualesek aldibereko itzulpen sistemaren bidez lortzen du. Hizlariak bere hizkuntzan eta etenik gabe egingo du erakusketa. Interpreteek hitz horiek behar bezala itzuliko dizkiete publikoari, mezua beraien hizkuntzan entzungo balute bezala irits dadin. Horrela lortuko dugu bilera arrakastatsua izatea.

Bengoa Audiovisuales-en material egokia daukagu emaitza onena izan dadin: Audipack itzulpen-kabina intsonorizatuak, Bosch rezeptore digitalen kopuru mugagabea, Sennheiser Infoport sistema, Zirkuitu itxiko kamera eta telebista itzultzaileentzat, … Merkatuko materialik onenarekin lan egiten dugu beti, eta horrek kalitate handiena ziurtatzen digu.

Beharrezko material teknikoaz gain, hizkuntza guztietako interpreteak ere eskaintzen dizkizugu. Itzultzaile onenekin dugun lankidetza estuak emaitza bikainak eskaintzen dizkizu.

Zure mezua ezin hobeto iritsiko da zure publikora.

ITZULPENEKO MATERIALA