Bengoa Audiovisuales
Zure ekitaldirako zerbitzu globala
Donostian, Gipuzkoan kokatuta, 20 urtetik gorako esperientzia dugu bizkarrean. Soinu, irudi eta itzulpenaren munduko profesionalez osatua. Irtenbide orokor bat ematen diogu ekitaldi bakoitzari, guretzat beti bakarra dena.
Soinua
Mota askotako soinu-ekipoak ditugu kongresuak, aurkezpenak, prentsaurrekoak eta hainbat ekitaldi egiteko.
Irudia
Zure beharrei zerbitzu globala emateko, gure talde eta sormena eskaintzen dizkizugu. LED pantailak, monitoreak, laser proiekzioa, streaminga eta elektronika zerbitzu onenak ditugu.
Itzulpena
Hizkuntza desberdinak dituzten ekitaldietarako irtenbiderik onena. Material onenarekin lan egiten dugu, itzulpena ahalik eta garbi, eraginkor eta kalitate onenekoa izateko.
Ekitaldiak
Gure zerbitzua sormen bikainarekin konbinatzen dugu. Zerbitzu bikaina ematen dugu bereziagoak diren eta behar desberdinak dituzten ekitaldietan
Streaminga
Internet bidez mota guztietako ekitaldiak zuzenean eman eta grabatzen ditugu, bai Donostian, bai Euskadiko gainerako lekuetan, albisteak mundu guztiarekin partekatu ahal izateko.
Beste zerbitzu batzuk
Beste zerbitzu asko ere eskaintzen dizkizugu, hala nola agertokiak, bideokonferentzietarako materiala, instalazioak, atrilak eta askoz gehiago!
Taldea
Gure helburua zuretzako irtenbide onenak eskaintzea da eta izango da.
Horregatik, gure langileak beren hurbiltasunagatik, tratu onagatik, enpatiagatik eta adeitasunagatik nabarmentzen dira, zure lasaitasuna bermatzeko.


Proiektuak
Urte askotako esperientzia dugu eta, beraz, proiektu asko daramatzagu bizkarrean.
Horietako batzuen aukeraketa txiki bat egin dugu, hainbat eremutan nola lan egiten dugun eta zer lortzeko gai garen jakin dezazun.